OpenData Gelak unibertsitateko mugikortasunerako 11 aplikazio bultzatu ditu Bilbon

Informatika Ingeniaritzako laugarren mailako ikasleek Bilboko campusetara joan-etorriak errazteko hamaika aplikazio aurkeztu dituzte.

Egilea:  Lander Bolado
Argazkia:  Bilboko Udala
Hitz kopurua:  156
Irakurketa denbora:  Minutu bat

Bilboko Ingeniaritza Eskolako Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritza Graduko laugarren mailako ikasleek hamaika aplikazio diseinatu dituzte unibertsitatera joan-etorriak errazteko.

Administrazio Publikoaren datu irekiekin egindako proiektuak 2026ko Mugikortasunaren Astearen esparruan aurkeztu dira, OpenData Gelak bultzatutako ekimenaren barruan.

Proposamena Softwarearen Garapen Aurreratua irakasgaiaren barruan kokatzen da, eta Bilboko edozein tokitatik unibertsitatera nola iritsi planteatzen duen benetako erronkari erantzuten dio. Ikasle-taldeek garatu dituzte proiektuak, eta irakasleek, ikasleek beraiek zein OpenData Gelako arduradunak ebaluatu dituzte. Emaitzek agerian uzten dute hiru ebaluazioak bat datozela maila handi batean.

Ikasle-taldeek garatu dituzte proiektuak, eta irakasleek, ikasleek beraiek zein OpenData Gelako arduradunak ebaluatu dituzte

BizkaiUNI eta Unigo, nabarmenduenak

Hamaika proposamenen artean, BizkaiUNI eta Unigo nabarmentzen dira. BizkaiUNIk garraio publikotik harago doan mugikortasun-ekosistema bat planteatzen du, Bizkaiko unibertsitate-bizitzarako pentsatutako zerbitzuekin eta Erasmus programako ikasleei nahiz bisitan datozen ikasleei arreta berezia eskainiz.

Unigok, berriz, ibilbideen kalkuluaren azkartasuna lehenesten du, eta errendimendu ona mantentzen du sare-estaldura txikia denean ere; horrek joan-etorri arinak eta fidagarriak bermatzen ditu.