Lan-produktibitatea etengabe handitzen ari den mundu honetan, badirudi gakoa sexuan egon daitekeela. Izan ere, Lelo sexu-jostailuen markak Erresuma Batua, Estatu Batuak, Frantzia, Espainia, Italia, Suedia eta Herbehereetako 7.000 pertsona baino gehiagori egindako inkesta baten emaitzen arabera, orgasmoek lan-produktibitatea hobe dezakete.
Emaitzak argiak dira: inkestatutako hamarretik zazpik baino gehiagok uste dute estresak produktibitatea murrizten duela. Eta orgasmoa baino hoberik ba al dago estresa jaisteko? Azterlanean parte hartu duten hamarretik zortzik adierazi dute orgasmo bat esperimentatu ondoren erlaxatuago eta estres gutxiagorekin sentitzen direla, eta horietatik % 20k, gutxi gorabehera, adierazi dute sentsazio positibo horrek 24 ordu iraun dezakeela.
Galdetutako gizonen % 71 ados zegoen orgasmoak erregulartasunez dituztenean produktiboagoak direla esatearekin, emakumeen % 50aren aldean
Sexuak, orgasmoa lortu gabe ere, ongizate orokorrean eragin positiboa duela ere adierazten du Leloren ikerketak. Inkestatuen % 75ek baino gehiagok adierazi du erlaxatuago eta estres gutxiagorekin sentitzen direla sexu-harremanak izan ondoren, klimaxera iritsi gabe ere.
Ikerketak ere ezberdintasun nabarmenak aurkitu ditu generoen eta adinen artean. Galdetutako gizonen % 71 ados dago orgasmoak erregulartasunez dituztenean produktiboagoak direla esatearekin. Emakumeen kasuan ehuneko hori % 50era jaisten da. Gainera, zoriontasunaren eta produktibitatearen arteko harremana 25 eta 44 urte bitartekoen artean iristen da puntu gorenera, talde horren bi herenek lotura argia ikusten baitute.
Estatu espainiarrean identifikatzen da gehien orgasmoen eta zoriontasunaren arteko lotura, eta azken hori lan-produktibitatearekin lotzen da. Zazpi espainiarretik batek adierazi du % 91 eta % 100 arteko produktibitate handiagoa duela pozik dagoenean. AEBn zifra bera da, baina zortzi pertsonatik bat. Pertzepzioak behera egiten du beste herrialde batzuetan, hala nola Suedian, zortzitik batek % 51 eta % 60 artean kokatzen baitu, eta % 21eraino jaisten da Italian.