Lagunekin afariren bat egiten denean, sexu gaiak ohiko mintzagai izaten dira. Horrelako egoera batean aurkitzen bazara, jarraian zehazten diren kontuak lagungarri izango dituzu:
• Erremediorik onena: Manhatteneko Sexu Museoaren arabera, lehen bibragailua emakumeen histeria tratatzeko erabili zen. XIX. mendean teknika hau erabiltzen zen orgasmoen bidez histeriko ziren emakumeak lasaitzeko.
• Bataz besteko tamaina: Zutitutako zakil baten bataz besteko tamaina, bataz beste, 12,7 zentimetrotakoa da. Zutikatuta ez dagoen zakilaren tamaina, berriz, 7,6koa.
• Egi tristea: Gezurra badirudi ere, EE.BBetan homosexualitatea gaixotasuntzat hartzen zen 1973 arte.
• Zertarako behar duzu gimnasiora joan?: 30 minututako sexu-harreman ‘arrunt’ batean 200 kaloria ingurua erretzen dira.
• Mendekua: Emaztea engainatzea ez da gauza ona, baina Hong Kong-en, gainera garestitxo atera daiteke. Emazte batek bere senarra beste emakume batekin harrapatzen badu, senarra akatzeko eskubidea du, baina horretarako, soilik bere eskuak erabil ditzake.