Donostiako Tabakalerak egonaldiak egiteko aukera emango die urte honen azken hiruhilekoan artistei eta sortzaileei. Programaren xedea artista eta sortzaileen ekoizpen prozesuetan laguntza eskaintzea da. Lorea Alfarok, Maider Lópezek eta Yasmin Afscharek osatuko dute hautagaiak aukeratuko dituzten batzordea eta, ondoren, hautatutako egitasmoen jarraipena ere egingo dute.
Deialdia zabalik izango da datorren apirilaren 10era arte eta bertan nazioarteko artistek ere parte hartu ahal izango dute. Aurkezten diren proiektu guztien artean lau aukeratuko dira.
Azken 6 urteetan 60 sortzailek baino gehiagok egin duten egonaldiren bat Tabakaleran. Aurtengo deialdian, egonaldiak urtearen azken hiruhilekoan izango dira, irailaren 26 eta abenduaren 31 bitartean, hain zuzen ere. Egonaldien iraupena lau eta zortzi aste bitartekoa izango da. Egonaldien iraupena Batzordearekin adostuko da, eta Tabakalerak bere programazioaren inguruan dituen eskuragarritasunaren eta konpromisoen baitan egongo da.
Egonaldiak Tabakaleran bertan egingo dira eta laguntza ekonomikoaz gain, espazioa, baliabideak eta aholkularitza ere eskainiko zaiei artistei. Egitasmoak www.tabakalera.eus web gunean den inprimakia osatuz aurkeztu behar dira.