Udako oporrak ahalik eta merkeen izatea nahi?

Gasteizko Gazte Informaziorako Udal Bulegoak “Ekaina Bidaiaria” hitzaldia eskainiko du 16 eta 35 urte bitarteko gazteei oporrak antolatzen laguntzeko

Gasteizko Udaleko Gazte Informaziorako Udal Bulegoak hitzaldi bat antolatu du udako oporrak modurik merkeenean eta baliabiderik onenak aprobetxatuz antolatu nahi dituzten gazteentzat. “Ekaina Bidaiaria” lelopean, hitzaldia ekainaren 28an izango da, 19: 00etan, Espainia Plazako instalazioetan.

Hitzordua 16 eta 35 urte bitarteko pertsonei zuzenduta dago eta bidaien antolaketa erraztuko duten deskontu eta baliabideei buruzko informazio baliagarria eta interesgarria eskainiko du.

Gazte Informaziorako Udal Bulegoko langileek Gazte-Txartelaren eta aterpekide-txartelaren abantailei buruz hitz egingo dute, besteak beste. Horrez gain, hiru gaztek parte hartuko dute hitzaldian, eta euren esperientziak partekatuko dituzte, aholku praktikoak emanez kostu baxuko bidaiak antolatzeko edo Europan zehar Interrail bidaia zirraragarri bat egiteko.

Informazio gehiago: infogaztea@vitoria-gasteiz.org eta 945 16 13 30.