Vital Araban Zehar 69 udalerritara iritsiko da

Bigarren urtez jarraian sei koadriletako Arabako 50 udalek eta Trebiñuko konderriko bi herrik hartuko dute parte ekimenean.

Vital Fundazioak antolatzen duen ‘Vital Araban Zehar’ programa bueltan izango da uda honetan 69 udalerritan eskainiko diren musika, dantza eta antzerki emankizunekin. Bigarren urtez jarraian sei koadriletako (Gasteiz izan ezik) Arabako 50 udalek eta Trebiñuko konderriko bi herrik hartuko dute parte ekimenean. Iraila bitartean programak 106 emankizun eskainiko ditu: 57 musika-talderen kontzertuak, 32 antzerki-emanaldi, 11 abesbatza-emanaldi eta bi ballet-emanaldi eta lau dantza-emanaldi. Lehenengo emanaldiak jada asteburu honetan izan dira Urizaharran, Pipaonen, Arespalditzan eta Bitorianon.