Egilea: Jose Poza
Argazkia: Shutterstock.com
Hitz kopurua: 289
Irakurketa denbora: 2 Minutu
Zabalik da Euskadiko gazteen nazioarteko formakuntza eta mugikortasuna helburu duten Global Training bekak eskatzeko epea. Ia 6,5 milioi euroko aurrekontua izango duen deialdi honetan hautagaitzak aurkezteko epea datorren irailaren 12ra arte izango da zabalik. Deialdi berriak atzerrian 6 eta 12 hilabete arteko formakuntza-egonaldiak egiteko aukera emango duten 445 beka eskainiko ditu.
Aurtengoa Global Training beken XIII. edizioa da eta 2012. urteaz geroztik, 5.503 gaztek jaso dute beka hau. Gazteek 5 kontinenteetako 60 herrialdetan dauden punta-puntako 500 enpresa eta erakunde baino gehiagotan egin ahal izan dituzte praktika profesionalak, batez beste, 8 hilabeteko egonaldiarekin.
Hautatuak diren gazteek 40 eta 60 ordu arteko hasierako prestakuntza bat jasoko dute atzerrian bizitzeko eta lan egiteko erronkaren aurrean prestatzen laguntzeko. Ondoren, praktika profesional burutu ahal izango dituzte atzerriko enpresetan edo erakundeetan.
Beka jasotzen duten gazteek hilean 1.635 euro jasoko dituzu sei hilabetez helmugako herrialdeko joan-etorriko, mantenuko eta ostatu-gastuei aurre egiteko.
Non eskatu?
Programak zazpi erakunde laguntzaileren kudeaketa eta tutoretza du:
- Ikaslan – AFM
- Novia Salcedo Fundazioa
- Euskal Herriko Unibertsitatea
- Garapen – Donostiako Sustapena
- Eusko Ganberak
- Confebask – ADEGI – Txorierri – HETEL
- Mondragon Unibertsitatea – Deustuko Unibertsitatea
Erakunde laguntzaile bakoitzak bere webgunean argitaratzen ditu eskaintzen dituen praktikak. Eskatzaileek erakunde laguntzaile bakar baten bidez eman behar dute izena, eta hautagaitzak erakunde bati baino gehiagori bidaliz gero, hautaketa-prozesutik kanpo geratuko da. Beka guztiek eskubide eta betebehar, zuzkidura eta hautaketa-estandar berberak eskaintzen dituzte, ingelesa menderatzen dutela egiaztatzea eta hautaketa-elkarrizketak barne.
Izena emateko prozeduran, eskatzaile bakoitzak beken baterako eskaintza eta erakunde laguntzaileen webguneak kontsultatu behar ditu, gehien interesatzen zaion erakundea aukeratuta. Inskripzioa egin ondoren, aukeratutako erakundeak inskripzio- eta hautaketa-prozesuan emandako jarraibideak bete behar dira.
Beka eskatzeko baldintzetako bat ingeles hizkuntzaren maila bat egiaztatzea da, B2 unibertsitarioen kasuan eta B1 LHko ikasleen kasuan.







