Zabalik da Kultura Bonu Gaztea eskatzeko epea

2005ean jaiotako gazteek urtebeteko epea dute 400 euroak atxikitako establezimenduetan kultur produktu edo zerbitzuetan erabiltzeko

2006. urtean jaio diren gazteek jada Kultura Bonu Gaztea eskatzeko aukera dute. Aurtengoa Kultura Ministerioak sustatzen duen egitasmoaren hirugarren edizioa da. Eskaerak irailaren 16ra arte egin ahal izango dira www.bonoculturajoven.gob.es webgunearen bidez. Eskatzaileek inprimakia osatu beharko dute beren datu pertsonalekin eta kontu bat sortu beharko dute NAN elektronikoa edo ziurtagiri digital bat erabiliz identifikaziorako. Bonua telefono mugikorrean instalatu daitekeen aurreordainketa birtualeko txartel baten bidez kudeatzen da. Onuradun bakoitzak gehienez 400 euro izango ditu 12 hilabetez kultura-jardueretan edo -produktuetan gastatzeko.

Gastuak justifikatzeko, kultura-produktua edo -zerbitzua erosi ondoren, erosketa-txartelaren argazki bat igo behar da egitasmoaren webgunera.