Martin Zimmermann koreografo eta zuzendari suitzar ospetsuaren ‘Danse Macabre’ ikuskizunak hasiera emango dio martxoaren 16tik 20ra bitartean izango den Donostiako dFeria jaialdiaren XXXI. edizioari. Aipatu ikuskizunaren lehen saioa, hala ere, martxoaren 15ean izango da Victoria Eugenia antzokian. Emanaldi honetarako sarrerak dagoeneko eskuragarri daude bai webgunean bai Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko txarteldegietan.
‘Danse Macabre’ ikuskizunak zirkua, dantza eta antzerkia uztartzen ditu, non hiru pertsonaia tragikomiko denboran eta espazioan bat egiten duten atsekabe uneak zeharkatzen dituzten bitartean. Lanak Zimmermannen zigilu bereizgarria islatzen du, gizakia bere sorkuntzen ardatz nagusi gisa kokatuz.
XXXI. edizioa
Aurtengoa Donostiako Arte Eszenikoen Feriaren XXXI. edizioa izango da. Orain arte, egitarauaren aurrerapen bat baino e da ezagutzera eman. Programa osoa urtarrilaren 29an aurkeztuko da eta Alemania, Suitza eta Austria izango dira gonbidatutako herrialdeak.
Antolatzaileek aurreratu dutenez, jasotako 500 proposamen baino gehiagoren artean, 25 konpainia hautatu dira programazio ofiziala osatzeko.
Edizio honetarako, Iñigo Burgui diseinatzaile eta publizistak jaialdiaren kartel ofiziala sortu du, “Dena Ikusten duen Begia: dFERIA 2025en Begirada Bikoitza” izeneko lana.