Aukeratuak VSB Mentoring-ean parte hartuko duten taldeak

Julen, Ithaka, Nko, Lova Lois, Sofia V eta Marban dira VillaSoundBilbaoko formakuntza fasean parte hartuko duten taldeak eta bakarlariak

Julen, Ithaka, Nko, Lova Loiz, Sofia V eta Marban dira VillaSound Bilbaok antolatzen duen formakuntza fasera pasatu diren taldeak eta bakarlariak.

VSB Mentoring izenarekin ezagutzen den formakuntza fase hori irailera arte luzatuko da. Udan zehar aukeratuak izan diren musikariek formakuntza espezializatua jasoko dute, besteak beste, ekoizpen teknikoa, komunikazioa, jabetza intelektuala edo sustapena bezalako esparruetan. Formakuntza horren xedea da musikari gazteak trebatzea beren jarduera profesionalizatzeko aukera emango dieten tresnak eta aholkularitza eskainiz.

VSB Mentoring fasean parte hartuko duten 6 taldeetan 19 musikari gazte daude. Horietatik 5 emakumeak dira eta 14 gizonak. Taldeek nagusiki erabiltzen duten hizkuntza espainiera da eta ondoren, euskara. 19 gazte horien batez besteko adina 23,6 urtekoa da.

Formakuntza

VSB Mentoring-ek eskaintzen duen prestakuntzan gazteek sare sozialetarako edukien ekoizpena, ekoizpen teknikoa, zuzeneko interpretazioa hobetzeko eta optimizatzeko gakoak, jabetza intelektuala edo eskubideen kudeaketa eta sustapena, kontzertuak eta birak eta enpresa sustatzaileekiko harremana bezalako gaien inguruko trebakuntza jasoko dute sektoreko profesionalen eskutik.

Behin formakuntza amaituta, antolatzaileek banda edo bakarlari bat aukeratuko dute azken fasera pasatzeko, VSB Tour. Bertan, aukeratua izan den taldeak edo bakarlariak estatuko lau hiritan kontzertuak emateko aukera izango du urtearen azken hiruhilekoan. Azken fase horren xedea da musikari gazteen etorkizuna sustatzea eta estatuko beste lurraldeetako musikari gazteekin sinergiak sortzea.

Sariak

Formakuntza faserako aukeratuak izan diren musikari gazteez gain, lehiaketak bestelako sariak banatu ditu lehen faserako hautatuak izan ziren 12 talde/bakarlarien artean:

  • Aste Nagusia Saria: aurtengo Bilboko Aste Nagusian, Tokiko Rock-era eskainitako agertokian (soilik Bizkaiko musikarientzat) kontzertua emateko aukera Calatheak izango du.
  • Musika Bulegoa Saria: Musika Bulegoko kide den aretoa batean kontzertua bat emateko aukera Marbanek irabazi du.
  • Bilborock Saria: Hxdesz-ek irabazi du Bilborockeko entsegu-lokalak 100 orduz erabiltzeko aukera.
  • Last Tour Saria: Last Tour-ek antolatzen duen ekitaldiren batean kontzertu bat emateko aukera Entropiak irabazi du.