Bilbao Basque Fest, zentzumen guztietarako kultura

Bilbok aisialdia eta kultura ardatz dituzten 100 jarduera baino gehiago hartuko ditu apirilaren 16tik 19ra Bilbao Basque Fest-en eskutik

 Irakurketa denbora: 3 Minutu

Aurten ere, Bilbao Basque Fest jaialdia, Bilboko Aste Santuko protagonista nagusietako bat izango da. Apirilaren 16tik 19ra bitartean egingo den jaialdiak zentzumen guztietarako jarduera-programa zabala eskainiko du. Jaialdiaren gune nagusia Areatza izango da, baina hiriko beste hainbat gunetan ere jarduerak egingo dira.

Bilbao Basque Fest

Programazioa sei bloketan antolatuta dago: Gourmet, Kultura, Musika, Market, Zinema eta Sport. Guztira, 150 artistak eta 25 enpresak parte hartuko dute, eta 112 pertsona arituko dira produkzioan eta egikaritzean. Helburua bilbotarrak zein bisitariak erakartzea da. Agenda osoa QR kode baten bidez kontsulta daiteke, hirian banatuko diren 15.000 txapetan, eta baita turismo-bulegoetan ere.

Gustu guztietarako musika

Musika-programa izango da jaialdiaren erakargarritasun nagusietako bat. Areatzako kioskoa eszenatoki nagusi bihurtuko da:

  • Apirilak 17, Korrontzi.
  • Apirilak 18, OrekaTX.
  • Apirilak 19, Oreka.

Azkuna Zentroak ere lau kontzertu hartuko ditu:

  • Apirilak 16, 19:00etan. Sensei Music Ensemble.
  • Apirilak 17, 18:30. Bilboko Udal Txistulari Banda.
  • Apirilak 18, 19:00etan. Iñaki Plaza Band.
  • Apirilak 19, 19:00etan. Iñaki Palacios.

Amaia Barrenak eta Txitxok ‘Roma es inevitable’ lanaren abestiak eta poemak uztartuko dituen kontzertu bat eskainiko dute apirilaren 17an, 12:00etan, Berreginen Museoan. Sama Siku fanfarre bilbotarraren festa-soinu indartsuek Diputazio eta Ledesma kaleak beteko dituzte apirilaren 19an, 13:00etatik aurrera.

Kafe Antzokiak Basque Fest Rock City zikloa hartuko du gauero:

  • Apirilak 16, 22:00etan. Arnau & The Honky Tonk Losers/ Moonshine Wagon.
  • Apirilak 17, 22:00etan. Micky & The Buzz/ Solomillo Wellington
  • Apirilak 18, 22:00etan. The Inciters / The Cherry Boppers
  • Apirilak 19, 22:00etan. Nat Simons / Las Furias

Azkena aretoak bi kontzertu eskainiko ditu tokiko musikariekin: Itsaso Gutiérrez Retolazaren ON proiektua, eta Clara Corral. Nobedade gisa, Jazzon Aretoak Nerea Arrieta Trio hartuko du, eta Marzanako kaia DJentzako gune bihurtuko da.

Herri kirolak

Herri kirolak protagonista izango dira berriz ere Areatzako esparruan. Ingude- eta harri-jasotzeak, harri-zulatzaileak, sokatira, trontza… probak izango dira, baita Bizkaiko Orga Joko Txapelketa ofiziala, gizon eta emakume kategorietan. Nerea Egurrolak bere txinga-errekorra gainditzen saiatuko da, oraingoan 50 kilorekin.

Gainera, euskal pilota tailerrak izango dira Esperantza frontoian.

Familientzako jarduerak eta ibilbide historikoak

Familiek euren topagunea izango dute Ensanche eraikinean, antzerkia, zirkoa, dantzak eta parte-hartze dinamikoak uztartuko dituzten saioekin, 18:00etatik aurrera. Gasaren plazan euskal dantzak izango dira egunero, 19:00etan hasita. Bilboko historia ezagutu nahi dutenek aukera izango dute bisita antzeztuetara joateko, Zazpi Kaleetan eta Areatza inguruan, ‘Bilboko Anfitroien’ eskutik.



Bilborock umorerik bikainenaren anfitrioia izango da berriro Bilbao basque FESTen. ‘Marica de Gernika’ da Mitxel Santamarinaren proposamena. Gurutze Beitia aktore ezaguna ere oholtzara igoko da ‘Yo y mis circunstancias’ antzezlanarekin. Salah El Yaakoubi marokoar jatorriko artistak ‘El morologuista. Una nueva perspectiva’ antzezlana eskainiko du

Bestalde, itsasadarrak ibilaldi panoramiko gidatuak eskainiko ditu, Begotxu eta Maitaneren eskutik.

Gastronomia eta tokiko produktuak

Areatzan izango den Txoko Gourmet izeneko gunean, 1.500 metro koadroko karpa handi bat egongo da, tokiko produktuak dastatzeko, “express” dastatzeetan parte hartzeko eta sukaldaritza-tailerrak egiteko. Izena presentzialki eman beharko da, eta bildutako dirua Amiarte proiektu sozialera bideratuko da, artearen bidez gizarte-lana egiten duena Bilbon.



Bestalde, Market atalaren bidez, kalitatezko artisau-produktuak erosi ahal izango dira: zeramika, larruzko piezak eta egurrezko objektuak, besteak beste.

Zinema euskaraz

Zinema eskaintza ‘Irati’ filmaren bidez iritsiko da, euskarazko filmik ikusgarriena. Paul Urkijoren lanak VIII. mendean girotutako istorio bat kontatzen du, Sitges jaialdian eta beste hainbatetan saritua izan dena. BBK aretoan proiektatuko da, ostegunetik larunbatera, 18:00etan.

Bilbao Basque Fest 2025 programazio osoa www.bilbao.eus/basquefest webgunean kontsulta daiteke.