Astelehen honetatik aurrera, BilbaoBizi Bilboko bizikletak mailegatzeko udal zerbitzuak bere ordutegia luzatuko du. Hemendik aurrera, erabiltzaileek BilbaoBiziko bizikletak alokatu ahal izango dituzte astelehenetik igandera, 5: 00etatik gauerdira. Gainera, bizikletak itzultzeko epea ere luzatuko da, 00:30era arte, hain zuzen ere.
Ordutegiaren egokitzapen honekin, zerbitzua BizkaiBiziren funtzionamendura egokituko da. Sare horrek, Bilboz gain, beste bederatzi udalerri izango ditu.
2018ko azaroan abiarazi zenetik, pedalei eragiteko bizikleten zerbitzuak hazkunde esanguratsua izan du, 7.798.244 erabilera erregistratu baitira. 2023an bakarrik, 2 milioi alokairuko zifra errekorra lortu zen, eguneko batez besteko 5.636 erabilerekin.
Gaur egun, BilbaoBizik 22.880 erabiltzaile ditu erregistratuta; horietatik % 12,9 23 urtetik beherakoak dira eta % 5,7 65 urtetik gorakoak.
Blas de Oteron eta Intermodalen dauden mailegu-guneak hiriko erabilienak dira, eta astean 4.600 eta 3.600 erabilera baino gehiago dituzte, hurrenez hurren, bizikletak jasotzeko eta itzultzeko.