Egilea: Oier Zabalegi
Argazkia: bortziriak.eus
Hitz kopurua: 142
Irakurketa denbora: Minutu 1
Zirhika elkarteak, Badihardugu elkartearekin eta UEUrekin elkarlanean antolatzen duen Euskal Herriko Hika topaketaren III. edizioa Lesakan izango da bi urte barru. Pasa den azaroaren 7an topaketa honen II. edizioa izan zen Markina-Xemeinen eta bertan izan ziren Bortzirietako Euskara Mankomunitateko lehendakari Leire Mitxelena eta Lesakako udaleko eta euskara mankomunitateko ordezkari Uxue Royo udalerri bizkaitarrak utzitako lekukoa hartzeko.
Bortzirietako Mankomunitateak berriki onartu du euskara biziberritzeko III. Plan Estrategikoa 2026-2031. Bertan, Hika Topaketaren antolaketaz gain, hitanoaren biziberritzerako zenbait ekintza aurreikusten dira, hala nola, hitanoaren inguruko formakuntza, hitanoaren erabilera sustatzeko jarduerak eta ekimenak antolatzea, eta Pello Apezetxea Zubiri ikerketa bekaren baitan hitanoaren biziberritzea berariazko ikerketa ildo gisa proposatzea.
Oraindik ia bi urte falta diren arren, antolatzaileek azaldu dutenez, laster Topaketa antolatzeko taldea sortuko da eta bertan parte hartzeko gonbidapena zabalduko diete herritar eta eragileei.
Atzerrian diren euskal gazteen % 85ek adierazitako itzulera-borondatea gauzatuko balitz, Euskadik eta Nafarroak kualifikazio handiko 35.700 lanbide-profil berreskuratu ahal izango lituzkete.








