Gipuzkoan Gazte Tour udazken honetan itzuliko da

Arrasaten, Zarautzen, Zumarragan, Errenterian eta Hondarribian izango dira udazken honetan gazte gipuzkoarrei zuzendutako kultur erakustaldiak

Bueltan da musika eta arte eszenikoen inguruko hainbat jarduera biltzen dituen Gipuzkoan Gazte Tour programa. Programazioa, nagusiki 16 eta 25 urte bitarteko gipuzkoar gazteei zuzentzen zaie eta udaberrian izandako arrakastaren ondoren, programazio erakargarria prestatu da udazken honetarako. Izan ere, zirkuitu honen arrakasta nerabeei ekitaldi honetan eta artistei buruzko erabakietan parte hartzera bultzatzean datza. Edizio honetako kartela askotarikoa da eta aldez aurretik sare sozialen bidez zundatuta dago Gipuzkoako gazteen gustuak bertatik bertara ezagutzeko.

Horrela, udazkenerako programatu diren bost ekitaldietan artista erreferentzialak eta tokiko artista gazteak izango dira, lurraldeko artistei ikusgarritasuna emateko helburuarekin.

Programazioa

Bost izango dira udazkeneko programazio osatuko duten ekitaldiak. Udazkeneko programazioari hasiera emango dion lehenengo ekitaldia irailaren 30ean izango da Arrasateko Monterron Parkean. Bertan izango dira Nhil eta Mirua taldeak eta Beñat Rodrigo aka Kiliki Frexko abeslaria, DJ-a eta Chill Mafia taldeko liderra.  

Hurrengo hitzordua, urriaren 7an, Zarauzko Munoa Plazan izango da. Bertan izango dira Bikabi talde zumaiarra, Kai Nakai eta Oihan Vega.

Bi aste beranduago, urriaren 21ean, Zumarragak programazioaren hirugarren jardunaldia hartuko du. Izazpi estalkiak Dlaheynezz, Hofe X 4.40, Dj Set Sara Goxua eta Etxeperen emanaldiak hartuko ditu.

Azaroaren 4an Errenteriaren txanda izango da. Lekuona Fabrikak Arkanoren eta Lia Kaliren emanaldiak hartuko ditu.

Eta udazkeneko programazioari amaiera emango dion ekitaldia Hondarribiako Itsas Etxea Auditorioan izango da abenduaren 2an. Bertan izango dira Skubi, Depol eta Hilario.