Egilea: Jon Mikel Zabalegi
Argazkia: Javier Bergasa
Hitz kopurua: 211
Irakurketa denbora: Minutu 1
Nafarroako Gobernuaren Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak Gazteriaren eta Belaunaldi arteko Justiziaren Foru Lege berri bat prestatzen ari da. Lege berriak gazteen parte-hartze politikoa bermatzeaz gain, gazteriaren garapen osoa lagunduko duten berrikuntzak ere barneratuko ditu.
Lege-aurreproiektua Gobernu Irekiaren Atarian ikus daiteke. Datorren urtarrilaren 5era arte herritarrek ekarpenak egin ahal izango dituzte.
Lege berriaren nobedadeak
Nafarroako gazteek erabateko bizi-proiektu bat aurrera eraman ahal izan dezaten, nork bere aukeratzeko askatasunean, aukera-berdintasunean eta bere eskubideak modu eraginkorrean gauzatzean oinarritua, foru lege berriak ekarriko dituen nobedadeen artean dago gazteen parte-hartze politiko handiagoa bermatzea.
Horretarako, kudeaketa txertatuko da gazte-erakundeen erregulazioan, elkartutako gazteen antolamendu-aniztasuna malgutasunez aitortuz. Besteak beste, gazte-erakundeen errolda kudeatuko da Nafarroako Gazteriaren Foro berriarekin lankidetzan.
Ildo berean, 12 urtetik aurreko gazteak ere gazteria kontzeptuaren barruan sartuko dira. Horrekin batera, belaunaldiarteko justiziaren eta erantzukidetasunaren kontzeptuak ere jasoko dira. Hortaz, egungo eta etorkizuneko belaunaldien espazio publikoan eragiteko desproportzio demografikoa alde batera utz dezaketen adinagatik eratorritako desorekak daudela onartuko duen lehen legea izango da.
Lege berriak gazteen gizarte-errealitateari buruzko txostenen bidez aldizkako kontuak ematearen garrantzia ere aitortuko du, gizarte zibil antolatuarekin elkarrizketa sortuz. Modu horretan, Nafarroa izango da Espainiak Gazteen Eskubideei buruzko Iberoamerikako Konbentzioaren ondorioz dituen betebeharrak betetzera hurbiltzen den lehen autonomia erkidegoa.








