Zabalik da AIEnRUTa-Artistas programaren bigarren seihilekorako deialdia

AIEnRUTa-Artistas zuzeneko musika sustatzeko eta talentu berriak publikoari hurbiltzeko programa bat da

 Irakurketa denbora: Minutu 1

Zabalik da AIEnRUTa-Artistas programaren aurtengo bigarren seihilekoari dagokion deialdian izena emateko epea. Martxoaren 14ra arte, artista interesatuek beren hautagaitza aurkeztu ahal izango dute Estatu osoko zuzeneko musika aretoetako kontzertu zirkuitu honetan parte hartzeko.

AIEnRUTa-Artistas ekimena zuzeneko musika sustatzeko eta talentu berriak publikoari hurbiltzeko diseinatuta dago. Urtean zehar, programak herrialdeko puntu ezberdinetan emanaldiak antolatzen ditu, bere jarduera bi ziklotan banatuz: urtarriletik ekainera eta irailetik abendura. Oraingo deialdia bigarren seihilekoari dagokio, 2025eko irailetik abendura bitartean garatuko dena.

Hautaketa prozesua epaimahai batek eramaten du aurrera, estilo eta jatorri ezberdinetako hainbat artista aukeratzen dituelarik. Hautatutakoek zuzeneko musikan espezializatutako aretoetan jotzeko aukera izango dute, eszena musikalaren aniztasuna eta berrikuntza sustatzeko helburuarekin.

Etxepare Euskal Institutuak AIEnRUTa-Artistas programan laguntzen du zirkuituko edizio bakoitzean euskal musikarien presentzia bermatzeko.

Advertisements