Ecozinek ingurumenari buruzko lau dokumental aurkeztuko ditu

Ecozine Zaragozan sortu zen 2007. urtean eta Iruñean ikusi ahal da Udalaren eta Ecozine Kultur Elkartearen lankidetzari esker.

Maiatzaren 16tik 19ra bitartean, Iruñeko Golen Baiona zinema-aretoak Ecozine zinema-jaialdiaren Atal Ofizialeko lau dokumental eskainiko ditu. Ikusgai izango diren lau dokumental horietatik hiru atzerrian ekoiztutakoak dira. Emanaldi guztiak 19:30etan izango dira eta ondoren mahai-inguru bat izango da.

Ikusi ahal izango den lehen lana ‘One earth. Tutto é connesso’ dokumental italiarra izango da. Lana jatorrizko bertsioan eskainiko da, ingelesez, gaztelaniazko azpitituluekin. Abeltegi bioteknologikoetako ganadu-ekoizpen hiperintentsiboaren gaia jorratzen da dokumentalean, bai eta elikadura-sistema globalak klima-aldaketan, epidemietan eta biodibertsitatearen kolapsoan duen eraginaren gaia ere.

Maiatzaren 17an, asteartea, ‘Amuka’ dokumentala ikusi ahal izango da. Antonio Spanok zuzendutako lan hau frantsesez eta swahiliz filmatua da eta nekazaritzako kooperatibetan eta gosearen aurka borrokatzeko ahalmenean oinarritzen da.

Maiatzaren 18an, ‘Ophir’  dokumentala izango da ikusgai. Bigarren Mundu Gerratik Ozeano Barean izan den gatazkarik handienari buruzko dokumentala honek munduko naziorik gazteenaren kolonizazioaren kate ikusgarri eta ikusezinak erakutsiko dizkigu.

Azkenik, jaialdiari amaiera emateko, maiatzaren 19an ‘La senda del pastor’ lana ikusi ahal izango da. Filmak bidaia bat proposatzen du, 2019an hasi eta ohiz kanpokoa 2020an amaituko dena. Bertan, sei artzainen egunerokotasuna azalduko zaigu, belaunaldi desberdinetakoak, eta ahotsa altxatzen dute beren bokazioa eta landa-bizitza babesteko.

Ingurumena ardatz duen Ecozine zinema-jaialdia Zaragozan sortu zen 2007. urtean eta Iruñean ikusi ahal da Udalaren eta Ecozine Kultur Elkartearen lankidetzari esker. Gainera, urtero, Gazte Atala ere hartzen du.