‘Corten’ film laburren zirkuitua Iruñera iritsiko da maiatzean

Golem Yamaguchi zinema aretoek eta Butaca78k proiekzioak eta topaketa profesionalak hartuko dituzte maiatzaren 16an eta 17an

 Irakurketa denbora: Minutu 1

Iruñeak ‘Corten’ film laburren sustapenerako zirkuituaren edizio berri bat hartuko du maiatzaren 16an eta 17an. ‘Corten’ Nafarroa, Valentzia, Asturias eta Kantabriako autonomia erkidegoek bultzatutako ekimena da, tokiko talentua sustatu eta film labur zinematografikoen esparruan publiko berriak aurkitzea helburu duena, eta, aldi berean, sortzaileen arteko trukea errazten duena.

Programazioa

Maiatzaren 16an, 19:30ean, Golem Yamaguchi zinema-aretoetan, parte hartzen duten komunitateen katalogoetako film laburren aukeraketa bat proiektatuko da. Bertan izango dira lan horietako zuzendariak beren lanei buruzko xehetasunak emateko. Nafarroak gonbidatutako ekoizpen gisa, 2025eko Animaziozko Film Labur Onenaren Goya Saria jaso duen ‘Cafunè’ film laburra proiektatuko da.

Egun horretarako programazioa honako hau izango da:

  • Marcharse (animazioa, 6 min): Catálogo CURTS (Valentzia) / Zuzendaria: Miguel Medrano / Ekoizpena: Universidad Politécnica de Valencia
  • Campolivar (docu-fikzioa, 16 min): Catálogo Laboral Cinemateca Cortos (Asturias) / Zuzendaria: Alicia Moncholí / Ekoizpena: Quatre Films / Oberón Media
  • Scape (fikzioa, 12 min): Nafarroa Shortzinema / Zuzendaria: Raúl Villegas / Ekoizpena: Leyre Sanz
  • Cala, cala son (dokumentala, 11 min): Catálogo Cantabria en Corto / Zuzendaritza eta ekoizpena: Lucía Venero
  • Cafunè (Animación, 8 min): Nafarroa (gonbidatutako lana). Zuzendaria: Carlos F. de Vigo eta Lorena Ares / ekoizpena: New Gravity Laws SL

Programazioak maiatzaren 17an izango du jarraipena, bereziki, kus-entzunezko errealizazio eta ekoizpen arloko pertsonei zuzenduta Butaca78ko egoitzan izango den topaketa profesional batekin. Jardunaldi horretan, erkidego sustatzaileek sektoreari eskaintzen dizkioten laguntza-programa ezberdinak aurkeztuko dira. Gainera, topaketak ‘Cafunè’-ri buruzko hitzaldi berezi bat eta koprodukzioari buruzko mahai-inguru bat izango ditu, profesionalen arteko networking guneez gain.



‘Corten’ zirkuituaren barruan programatutako jarduera guztiak doakoak dira. Topaketa profesionalera joan nahi dutenentzat, izen-emateak dagoeneko zabalik daude culturanavarra.es webgunean. Bestalde, proiekzio saiorako sarrerak maiatzaren 1etik aurrera egongo dira eskuragarri Golem Yamaguchi zineen txarteldegietan.

Advertisements