Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuak etxebizitzari eta enpleguari buruzko doako tailer juridiko elebidunen zikloari ekingo dio berriro, hiriko 16 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Urteko lehen seihilekoan abiatutako programak abendura arte jarraituko du, El Campillo gizarte-etxean egingo diren zortzi tailerren bidez.
Zikloak etxebizitzari buruzko sei tailer eta enpleguari buruzko bi biltzen ditu, guztiak Zuzenbideko profesionalek emanda. Tailer bakoitzak ordu eta erdiko bi saio izango ditu: lehenengoak oinarriak eta gai orokorrak hartuko ditu ardatz; bigarrena, berriz, kasu praktikoetara eta parte-hartze dinamiketara bideratuko da. Tailerrek bizitza independentearekin zuzenean lotutako eskubide eta betebeharrei buruzko informazio eguneratua eskaintzen dute.
Zortzi tailer abenduaren amaierara arte
Saioak asteazkenetan izango dira, 17:30etik 19:00etara, Santa Maria kaleko 4. zenbakian dagoen El Campillo Gizarte Etxean.
Ana López de Uralde Gazteria zinegotziak adierazi duenez, zikloaren helburua da “gazteen autonomia indartzea” eta emantzipazio-prozesuetan laguntzea. Zinegotziak beren eskubideetan sakondu nahi duten gazteak ziklo berrian izena ematera animatu ditu; izan ere, enpleguari nahiz etxebizitzari buruzko zalantzak argitzeko eta esperientziak partekatzeko aukera eskaintzen du.
Zikloak etxebizitzari buruzko sei tailer eta enpleguari buruzko bi biltzen ditu, guztiak Zuzenbideko profesionalek emanda
Parte hartu nahi dutenek Udalaren egoitza elektronikoaren bidez eman behar dute izena. Programari buruzko edozein zalantza planjoven@vitoria-gasteiz.org helbide elektronikoaren bidez argitu daiteke.








