EAEko hamar gaztetik zazpi pozik da bere lan-egoerarekin

Baina gazte landunen artean bere soldatarekin pozik dauden gazteen kopurua % 22raino jaisten da

  Egilea: Jon Mikel Zabalegi
  Argazkia: shutterstock.com
  Infografia: Jose Poza
  Hitz kopurua: 167
  Irakurketa denbora: Minutu 1

Lehendakaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak dituen datuetan oinarrituta Gazteen Euskal Behatokiak ezagutzera eman dituen datuen arabera, Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko hamar gaztetik zazpik ontzat jotzen dute beren lan-egoera. 2019an bildutako datuekin alderatuta, lan-egoerarekiko asebetetze-maila sei puntutan hazi dela azpimarratu behar da. Gazteek gehien baloratu dituzten alderdiak honako hauek dira:

  • lanarekiko interesa (% 46)
  • egonkortasuna (% 39)
  • lanaren gizarte-onura (% 37)
  • ordutegia (% 34)

Soldatarekiko asebetze-maila altua duten gazteen kopurua, berriz, askoz baxuagoa da (% 22). Hala ere, ehuneko hori 30 urtetik gorako landunen artean erregistratutakoa (% 15) baino altuagoa da. Iturri bereko datuen arabera, gizon gazteek emakume gazteek baino gogobetetze-maila altuagoa adierazten dute enpleguaren egonkortasunaren eta soldataren inguruan.

lana

Gazteen % 78k Euskadiko egoera ekonomikoa ona edo oso ona dela uste du. Kontuan hartu behar da duela hamar urte iritzi hori zuten gazteen kopurua % 39 baino ez zela. 30 urtetik gorakoen artean egoera ekonomikoa ona edo oso ona dela uste dutenen kopurua bi puntu altuagoa da.