Europako boluntariotza programaren urteroko topaketa egin dute Nafarroan

2025ean, Europako ia 15.000 gaztek parte hartu dute Europako Elkartasun Kidegoaren proiektuetan

  Egilea: José Poza
  Argazkia: Shutterstock.com
  Hitz kopurua: 209
  Irakurketa denbora: Minutu 1

Estatu osoko 60 gazte baino gehiago Iruñean izan dira hil honen erdialdean Europako Elkartasun Kidegoaren (EEK) inguruan izandako boluntariotza-esperientziak partekatzeko. Europar Batasunaren programa horrek proiektu sozial eta humanitarioetan parte hartzeko aukera ematen die 18 eta 30 urte bitarteko gazteei. INJUVEk, Nafarroako Gazteriaren Institutuarekin elkarlanean, antolatutako topaketa parte-hartzaileen esperientziak ezagutzeko eta elkarlanerako sareak sendotzeko balio izan du.



Aurten, guztira, Europako 14.449 gaztek parte hartu dute EEKren proiektuetan. Horietatik guztietatik 14 nafar gazteak izan dira eta Alemanian, Belgikan, Estonian, Finlandian, Frantzian, Islandian, Italian, Polonian eta Txekiar Errepublikan egin dituzte boluntariotza lanak.

Lehentasun klimatikoa

Programa jasangarritasunaren alde duen konpromisoagatik nabarmentzen da. Izan ere, garatu diren proiektuen % 58k klimarekin lotura duten helburuak izan dituzte. Gainera, % 41ean, aukera gutxiago izan ohi dituzten gazteek parte hartu dute.



Nafarroako gazteriaren Institutuko zuzendari Txema Burgaletak horrelako topaketen garrantzia azpimarratu du, gazteei esperientziak trukatzeko eta egungo gizarte- eta ingurumen-erronken aurrean lankidetza-sareak sendotzeko aukera ematen dielako. Nafarroa boluntarioak hartzeko lurralde aktiboenetako bat da. Hainbat elkarte eta erakundek, hala nola Gurutze Gorria Tutera, Setem, Geltoki, Anfas edo Iruñeko Udalak gazteak hartzea ahalbidetzen dien kalitatezko zigilua dute. NUP eta Nafarroako Unibertsitatea ere programan sartuko dira laster.