Euskaraz aritzeko udalekuak UEMAren eskutik

Martxoaren 31an amaituko da UEMAk antolatzen dituen Salto! udalekuetan izena emateko epea

UEMA-Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak Salto! udalekuetan parte hartzeko aukera zabaldu du. 2006 eta 2009 urteen artean jaiotako gazte euskaldunek uda honetarako antolatu diren bi txandetan parte hartzeko aukera izango dute. Lehenengo txanda ekainaren 24tik uztailaren 2ra egingo da eta bigarrena, berriz, uztailaren 4an hasiko da eta uztailaren 12an amaitu. Ohi bezala, udalekuek ez dute egoitza bakarra izango, hots, udaleku ibiltaria izango da. Txandak biak Arantzan hasi eta, Doneztebe eta Oronoz-Mugaire zeharkatu ondoren, Elizondora iritsiko dira. Herri bakoitzean bi gau pasatuko dituzte gazteek, eta herri batetik bestera oinez mugituko dira. Izena emateko martxoaren 1ean ireki zen eta martxoaren 31ra arte izango da zabalik. Txanda bakoitzean 60 gaztek parte hartzeko aukera izango dute.

Izena emateko lau bide daude:

Salto! Udaleku ibiltariaren xedea da udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta eragile aktibo bihurtzea. Hortaz, gazteen artean hizkuntza ekologiaren diskurtsoa zabaltzea eta arnasguneen garrantzia nabarmentzea da proiektuaren helburua, gazteei euskararen normalizazio prozesuan duten garrantzia ikusarazteaz gain.