Horrela bai erraza bozkatzea!

Huelvan den Cortegana herriko biztanleek gutxi pentsatu beharko dute botoa nori eman datozen hauteskundeetan. Izan ere, bi alderdi nagusietako hautagaiek, hots alderdi sozialista eta alderdi popularra, izen bera dute: José Borrallo. Beraz, garbi dago hurrengo alkatearen izena zein izango den. Alderdi popularreko hautagai 31 urteko biologoa da eta bigarrenez aurkeztu du bere burua alkategai. Alderdi sozialistako hautagaia, berriz, 33 urteko ekonomista da eta lehenengoz aurkeztu da. Bi alderdietako bozeramaleek argitu dutenez, bi hautagaien artean ez dago inolako senidekotasunik eta datorren maiatzaren 22an hautesleen artean inolako akatsik ez egotea espero dute.

 

Leave a Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.