Euskal gazteriaren erdiak erlijioagatiko diskriminazioa nahikoa hedatua dagoela uste du

Euskadiko 18 eta 29 urte bitarteko gazteen % 11k erlijio edo sinesmenengatiko diskriminazioa oso hedatua dagoela uste du. Beste % 35entzat, berriz, horrelako diskriminazioa nahiko hedatuta dago.

Pasa den urtearen amaieran Eusko Jaurlaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabineteak egin zuen inkesta baten arabera, Euskadiko 18 eta 29 urte bitarteko gazteen % 11k erlijio edo sinesmenengatiko diskriminazioa oso hedatua dagoela uste du. Beste % 35ek, berriz, horrelako diskriminazioa nahiko hedatuta dagoela dio.

Beraz, guztira, euskal gazteriaren % 46k uste du gure artean erlijioagatiko edo sinesmenengatiko diskriminazioa nahikoa hedatua dagoela. Txanponaren beste aldean, gazteen % 48k dio horrelako diskriminazioa gutxi hedatuta dagoela eta % 6k batere ez.

Gazteek uste dute Euskadin baino neurri handiagoan erlijio-arrazoiengatiko diskriminazioa oso edo nahiko hedatuta dagoela. Ideia horrek behera egiten du adinean aurrera egin ahala. Horrela, 65 urtetik gorakoen artean, % 22k soilik uste du oso edo nahiko zabalduta dagoela horrelako arrazoiengatiko diskriminazioa.

Urtarrilaren 15ean Erlijioaren Munduko Eguna ospatu da, pertsonen arteko tolerantzia sustatzeko eta kultu-askatasuna eskubide unibertsal gisa errespetatzeko helburuarekin.