Ofiuco, zodiakoaren hamairugarren zeinua

Minneapolis Community and Technical College-ko ikerlaria den Parke Kunkle ikerlariaren arabera, bizitza osoan ezagutu dugun zodiako edo horoskopoko banaketa duela 2.500 urte lortutako datu okerretan oinarritzen da, eta ez hori bakarrik, hamabi zeinu izan beharrean, Kunklek hamairu zeinu daudela baieztatu du. Zeinu berria, Oficuo izena izango luke, sugearen eramalea eta zeinu hau, azaroaren 29 eta abenduaren 17 bitartean jaiotakoei legokieke.

Zientzilariak berak esandakoaren arabera, banaketa berria orbitaren azterketa sakon baten ondorioa da eta zeinuak, eguzki eta ilargiaren atzekaldean diren izarren baitan definitu ditu. Zodiakoaren banaketaren zuzentasuna astronomian aspaldidanik dagoen eztabaida da. Izan ere, orain arte ezagutu ditugun zeinuak duela 2.500 urte inguru finkatuak izan ziren eta gure egunetan frogatu ahal izan den bezala, konstelazioek eta zodiakoko zeinuek ez dute bat egiten. adituek diotenez, aldaketa hauek guztiak lurraren errotazio ardatzan emandako aldaketen ondorio dira.

Leave a Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.