
Irakurketa denbora: 2 Minutu
Urriaren 16an eta 17an Azpeitiko Soreasu Antzokiak “Arnasguneak Hizkuntza Gutxituen Biziberritzean” izenburuko nazioarteko konferentzia hartuko du. UEMAk, Soziolinguistika Klusterrak, UEUk eta Coppieters Fundazioak antolatuta, konferentziak bi helburu nagusi izango ditu. Alde batetik, arnasguneek hizkuntza gutxituen biziberritze prozesuetan duten garrantziaz gogoeta eragin nahi Europako hizkuntza gutxituen eremuan. Bestetik, arnasguneetan hizkuntza gutxituek duten egoera soziolinguistikoa indartzeko proposamenak eta neurriak plazaratu nahi dira.
Egitarauan, Euskal Herriko arnasguneen egoera aztertuko duten euskal hizalariez gain, Kanada, Gales eta Eskoziako hizlariak ere izango dira. Konferentzian izena emateko aukera urriaren 15era arte izango da zabalik ueu.eus webgunean. Prezio orokorra 60 eurokoa da eta urriaren 16an izango den bazkaria hartzen du barne.
Egitaraua
Osteguna, urriak 16
- 9:00 Material banaketa.
- 9:30 Irekiera instituzionala: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Coppieters Fundazioa, Udako Euskal Unibertsitatea, Soziolinguistika Klusterra, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea.
- 9:50 [BIDEOA] Arnasguneen gaia: kontzeptua eta ikusmoldea – Mikel Zalbide (Euskaltzaindia).
- 10:10 Komunitate bernakularren babesa hizkuntza gutxituen biziberritzean: dinamika sozialaren analisia – Conchúr Ó Giollagáin (University of the Highlands and Islands).
- 11:10 Kafea.
- 11:40 Dentsitate demografikoaren garrantzia hizkuntza ukipeneko dinamikatan – Étienne Lemyre (Statistique Canada).
- 12:30 Arnasguneen egoera eta bilakaera-joerak Hego Euskal Herrian – Garikoitz Goikoetxea (Tolosako Udala).
- 13:00 Jarraipena eta elkar-dependentzia: galesera hiztun dentsitate baxu, ertain eta altuko komunitateen dinamika – Elin Haf Gruffydd Jones (University of Wales – ELEN).
- 13:30 Eskualde-buruen garrantzia arnasguneen biziberritze-prozesuan – Jon Aizpurua (Eusko Jaurlaritza).
- 14:00 Bazkalordua.
- 15:30 Dentsitate ezberdinetako lurralde-eremuen elkarreragina euskararen ahultze eta indarberritze prozesuetan – Asier Basurto (Soziolinguistika Klusterra).
- 16:00 Kulturgintza komunitarioa arnasguneetan: ekiteko marko bat eta hainbat eredu – Iratxe Retolaza.
- 16:30 Arnasguneetako hiztunen ahalduntzerako zenbait gako.
Ostirala, urriak 17
- 9:30 Euskarak ez du periferiarik zentrorik ez baitauka – Alaitz Aizpuru, Mikel Artola eta Haritz Garmendia.
- 10:10 Esku hartze sozio-ekonomikoa dentsitate altuko eremuetan: kontratazio irizpideak eta beste ekintza batzuk – Cynog Prys (Bangor University).
- 10:50 Gutxiengoen babeserako Italiako marko legala: Hego Tiroleko italiera, alemaniera eta ladiniera hiztunen ikuspegia – Mattia Zeba (EURAC).
1:30 Kafea.
12:00 Gogoeta batzuk euskararen indarberritzerako lurralde-estrategia bati begira – Iñaki Iurrebaso (UEMA).
13:00 XXI. menderako hizkuntza politika arnasguneentzat .
14:00 Ondorioak eta itxiera. Konferentziaren antolatzaileak.