Euskadiko 78 gazte atzerrian trebatuko dira BEINT bekei esker

Datorren urteko lehen hiruhilekoan deialdi berri bat zabalduko da

  Egilea: Oier Zabalegi
  Argazkia: Shutterstock.com
  Hitz kopurua: 175
  Irakurketa denbora: Minutu 1

BEINT beken programaren esparruan beren prestakuntza-ibilbidea amaitu ostean, EAEko 78 gazte atzerrira joango dira han lanean hasteko. BEINT beken xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateko tituludun gazteek lanbide- eta prestakuntza-esperientzia izatea nazioartekotzearen arloan. Aurtengoa programa honen 38. edizioa izan da eta urte hauetan guztietan 2.200 gazte baino gehiago trebatu dira atzerrian beka hauei esker.



Beka jasotzen duten unibertsitarioek lau hilabeteko prestakuntza jasotzen dute. Bertan, parte-hartzaileek kanpo-merkataritzari, nazioarteko negoziazioari eta salmenta-teknikei buruzko ezagutzak eskuratzen dituzte. Fase hori amaitu ondoren, urtebeteko praktikaldia burutzen dute hainbat erakundetan. Eta formakuntzari amaiera emateko, zortzi hilabeteko egonaldi profesionala egiten dute atzerrian ezarritako enpresetan eta erakundetan.

Be International

Urtero programan parte hartzen duten ia 100 gazteek nazioarteko esperientzia lortzen dute, eta horrek lan-merkatuan sartzeko oso baliagarriak diren lanbide-gaitasunak garatzen laguntzen die. Izan ere, programan parte hartu duten gazteen enplegagarritasun-indizea ia % 100 da. Programan parte hartzen duten unibertsitarioek, unibertsitate titulazioaz gain, ingeleseko B2 maila egiaztatu behar dute. Gainera, antzeko programetan parte hartu duten gazteek ezin dute deialdi honetan parte hartu.