Erasmus+ programa Europan den hezkuntza-programa ezagunena eta arrakastatsuena da. Berriki ezagutzera eman diren datuen arabera, programak bere hedapena sendotu zuen 2023an, bere historia osoan aurrekaririk gabeko zifrak lortuz. Programaren urteko txostenak erakusten duenez, 1,3 milioi pertsonak parte hartu zuten hezkuntza-mugikortasun jardueretan, ikasle, irakasle, hezitzaile, gazte-dinamizatzaile eta kirol-entrenatzaileak barne. Era berean, programak ia 32.000 proiektu babestu zituen 84.500 erakunde baino gehiagoren parte-hartzearekin.
Erasmus+
Programaren guztizko aurrekontua 4.500 milioi eurotik gorakoa izan zen 2023an, aurreko urtean baino % 12,5 gehiago.
Erasmus programa 1987. Urtean jarri zen martxan eta une horretan, 3.000 unibertsitate-ikasle soilik parte hartu ahal zuten. Urteak aurrera egin ahala aldaketa handiak izan dira programan eta gero eta jende gehiagok parte hartu du, 2023aren amaierara arte 15 milioi pertsona baino gehiagori nazioarteko mugikortasun aukerak eskainiz.
2023. urtean, gizarte-inklusioa izan zen programaren ardatz nagusietako bat. Horri esker, egoera ahulean zeuden 200.000 parte-hartzaile baino gehiagok programak eskaintzen ditun abantailez baliatu ahal izan ziren, migratzaileak, desgaitasuna duten pertsonak eta urruneko eremuetako edo zailtasun sozioekonomikoak dituzten herritarrak barne. Inklusioaren eta aniztasunaren aldeko orientazio horrek programa erakunde txikientzat eskuragarriagoa izatea eta aukera-berdintasun handiagoa bermatzea ahalbidetu du.
Hezkuntza Digitalerako Ekintza Planarekin bat etorriz, programak Europako hezkuntza eta prestakuntza sistemen eraldaketa digitalarekin jarraitu du. Horri esker, 2023an, 31.890 parte-hartzailek, gazte eta hezkuntza-eremu guztietako irakasle eta administrazio-langileek, gaitasun digitalak hobetzeko jarduera espezifikoak egin zituzten.
Ingurumen-jasangarritasunarekiko konpromisoa erevgarraio aukeretan islatu zen: mugikortasun jardueretan parte hartu zutenen % 23k isuri baxuko garraiobideak erabili zituen, hala nola autobusa, trena edo ibilgailu partekatuak.
Balio demokratikoen sustapenaren arloan, Erasmus+ programak 390,6 milioi euro bideratu zituen parte-hartze demokratikoan oinarritutako 1.460 lankidetza-proiektura, Europar Batasun demokratikoago baten eraikuntzan eta europar nortasuna eta balioak sustatzean duen zeregina indartuz.
DiscoverEU ekimena, 2021etik Erasmus+ programan txertatuta dagoena, gazte-mugikortasunaren alde ere agertu zen europar aniztasun kulturala ezagutzeko helburuarekin. 2023an bi deialdi ireki ziren, 289.000 eskaera baino gehiago jaso zituztenak, eta 71.642 bidaia-bonu banatu ziren 18 urteko gazteen artean.
Programak, 2021-2027 aldirako 26.200 milioi euroko aurrekontu osoa duenak, nabarmen zabaldu du bere irismena hasieratik. 2014an, Erasmus+ izena hartu zuen, hezkuntza-eremu guztietara eta gazteria eta kirolaren arloetara hedatzea markatuz. Gaur egun, mugikortasun-aukerez gain, ikaskuntzaren europar eta nazioarteko dimentsioa sustatzen du hezkuntza-erakundeen, agintari publikoen, enpresa txiki eta ertainen eta gobernuz kanpoko erakundeen arteko lankidetza-proiektuen bidez. 2025erako proposamenen deialdia 2024ko azaroaren 19an ireki zen.