Irakurketa denbora: Minutu 1
Nafarroako Gazteriaren Institutuak bere webgunean kontsulta daitekeen baliabide afektibo-sexualen mapa bat osatu du. Mapak Nafarroan gazteentzako aukeran diren baliabide guztiak azaltzen ditu aurkezpen dinamiko batean. Mapa horren xedea da Nafarroan arretarako, orientaziorako, prebentziorako eta harreman afektibo-sexualen sustapenerako diren baliabideen inguruko informazioa eskaintzea.
Mapan azaltzen diren baliabideak Nafarroako Gobernuak, tokiko erakundeek eta eragile sozialek eskainitakoak dira. Horien barruan daude, adibidez, sexu-aholkularitzak, aholkularitza psikologikoak, informazio-materiala edo gaiarekin harremana duten webguneetarako estekak. Horien bidez, gazteen artean harreman afektibo-sexual osasuntsuak eta berdintasunezkoak sustatu nahi dira, errespetuan oinarrituak eta aberasgarriak, ahaldunduta dagoen eta dituzten harremanen jakitun den gazteria sustatuz.
Ildo berean, NGIren barruan den Gazte Behatokiak ‘Gazteak eta harreman afektibo-sexualak. Nafarroa 2025’ azterlana aurkeztu du Zaragozan egin diren Gazteria eta Gizarteari buruzko Ikerketa Sarearen IV. Jardunaldietan.








