Mondra&Roll punk festibala jaio da

Uztailaren 8an eta 9an ospatuko Arrasateko Monterron Parkean eta kartela nazioarteko eta tokiko taldeekin osatu da

Punk eta Rock musika protagonista izango dituen festibala sustatu dute Arrasaten. ‘Mondra & Roll’ izena duen festibal berria Arrasateko Monterron Parkean ospatuko da datorren uztailaren 8an eta 9an.

Festibala formatu txikikoa izango da, hots, edukiera 2.500 lagunetara mugatuta egongo da. Bi egunez, festibalak Europako, Estatuko eta tokiko punk-rock talderik onenak hartuko ditu beste hainbat jarduerez gain. Ez da ahaztu behar Arrasatek Euskal Herriko punk mugimenduan garrantzi handia izan duen herria izan dela. Bertakoak dira, adibidez, RIP, Zakarrak edo Puñetazo bezalako taldeak.

Lehen edizio honetan nazioarteko zein tokiko talde gazteek eta eskarmentu handikoek osatuko dute kartela. Uztailaren 8an, adibidez, honako talde hauek izango dira: The Baboon Show, Cockney Rejects, La Inquisición, La Excavadora eta The Capaces. Bigarren eginean berriz, honako talde hauek igoko dira eszenatokira: Cock Sparrer, Des-Kontrol, Peter and The Test Tube Babies, Perlata, Grap eta Zero.

Festibalak munduko mailan diren Street Punkeko talde garrantzitsuenetako baten 50. urteurrena ospatuko du: Cock Sparrer. Taldeak Arrasate aukeratu du bere biraren barruan kontzertu bat emateko. Beraiekin izango dira jada errepidean 25 urte eman duen Des-kontrol taldea.

Mondra&Roll punk festibala jaio da