Gerra eta memoriaren inguruko jardunaldiak Bidebarrietan

‘Gerra-deklarazioak’ izenburuko jardunaldiak maiatzaren 2an, 9an, 16an eta 23an ospatuko dira eta fenomeno horri pentsamendurik zorrotzenetik heldu nahi zaio

Errusiak Ukraina inbaditu izanak eta horren ondorioz sortutako gerrak, une honetan Mendebaldearen arreta eskatzen duenak, pentsarazten du, edo pentsarazi beharko luke, giza historiaren etengabeko gertaera eta prozesua den gerraren fenomenoan.

Gizadiaren historian zehar gerrak etengabeak izan dira eta horien inguruan hainbat kondaira eraiki dira. Gerrak askotarikoak izan dira eta gatazka horiek pairatzen dituztenek hondamendia ezagutzen badute ere, hainbat kasutan, giza-garapenaren motore ere izan dira.

Horren guztiaren inguruan hausnartuko da maiatzean zehar, astelehenero, Bidebarrieta Kulturgunean, Patxi Lacerosek aurkeztuko dituen ‘Gerra-deklarazioak’ jardunaldietan. Lau saiotan gerraren fenomenoari helduko zaio pentsamendu zorrotzenetik: gerra bera, gatazka ereduak, historian zehar gerrak nola kudeatu diren…

Gerra eta Memoria

Lehenengo saioa maiatzaren 2an izango da eta memoria izango da gai nagusia. “Gerrako Memorioak, Memoriaren Gerra’ izenburua duen jardunaldian kontakizunaren garrantzian sakonduko da. Bertan, Francisco Ferrándiz antropologoak gerrak ezkutatzen duen horretaz aritu da. Sarrera doakoa izango da aforoa bete arte. Bertaratu ezin duten horiek aukera izango dute saioa Bidebarrietak YouTuben duen kanalaren bidez jarraitzeko.