Emakumeen orgasmoaren nazioarteko eguna

Abuztuaren 8an ospatu den egun horren xedea da emakumeen sexualitatearen inguruan kontzientzia eta emakumeek plazer askerako duten eskubidea aldarrikatzea

Pasa den abuztuaren 8an Emakumeen Orgasmoaren Nazioarteko Eguna ospatu zen. Data hori emakumeen sexualitatearen eta gozamenerako eskubidearen kontzientzia sortzeko ospatzen da, oraindik tabu eta beldur asko baitaude emakumeen sexu-desiraren adierazpenaren inguruan.

Emakumeen Orgasmoaren Eguna 2006. urtean ospatu zen lehenengoz. Brasilgo Esperantina hiriko zinegotzi José Arimateia Dantas Lacerdak emakumeen plazeraren aldeko ordenantza bat bultzatzea erabaki zuen, emakumeek plazeraren puntu gorena gauzatzeko duten eskubidea sustatzea helburu zuena. Zinegotziak proposamena aurkeztea erabaki zuen Piauíko Unibertsitate Federaleko azterlan bat irakurri ostean. Bertan azaltzen zenez, eskualde horretako emakumeen % 28k ez zuen orgasmora iristea lortzen.

Emakumeen orgasmoa hainbat mendez gai tabua izan da, baina, zorionez, badirudi azken hamarkadetan normalizatzen hasi dela

Emakumeen orgasmoa hainbat mendez gai tabua izan da, baina, zorionez, azken hamarkadetan normalizatzen hasi den gaia da, besteak beste, klitori xurgagailuak bezalako jostailu sexualen arrakastari esker. 

Orgasmoak hainbat onura ditu emakumeen kasuan: 

  • Gogo-aldartea hobetzen du: klimax garaian, emakumeen gogo-aldartea hobetzen laguntzen duten dopamina, endorfina eta oxitozina bezalako hormonak askatzen dira. 
  • Lo egiten laguntzen du, endorfinek eragin lasaigarria baitute.
  • Odola gehiago eta hobeto jariatzen da odol-zirkuituan, eta muskulu-ehuna osasuntsuago mantentzen du. 
  • Mina gutxitzen du: klimaxera iristeak analgesiko natural gisa jokatzen du zenbait kasutan, hala nola migrainen edo hilekoaren minaren kasuan. 
  • Estresa arintzen du, klimaxean askatzen diren hormonei esker. 
  • Sistema immunologikoa hobetzen du: Estatu Batuetako Medikuntzako Liburutegi Nazionalean argitaratutako azterlan baten arabera, orgasmoek sistema immunologikoa suspertzen laguntzen dute.
  • Orgasmoa pelbis-zorurako ariketarik onenetakoa da.