Zabalik dira, berriz ere, Bilboko Gazteguneak

Espazio horien helburua da gazteen artean aisia, hazkunde pertsonala, gaitasun eta ohitura osasungarrien lorpena eta berdinen arteko harremanak sustatzea.

Irailaren 15etik zabalik dira, berriz ere Bilboko Udalak hiriko barrutietan dituen zortzi Gazteguneak. Gazteguneak Udalak kudeatzen dituen 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzako gizarte eta hezkuntza guneak dira, eta ikasten duten bitartean gazteek elkartu, harremanak izan eta gozatzeko aukera dute. Izan ere, gune horietan gazteek aisialdirako eskaintza zabala aurkituko dute: liburuak, filmak, hitz egiteko gune erosoak, bideo-jokoak, mahai-jokoak, mahai-futbola, billar, ping-pong mahaia, arte plastikoetako eta artisautzako materiala, karaokea, sukaldea eta Interneterako sarbidea duten ordenagailuak.

Espazio horien helburua da gazteen artean aisia, hazkunde pertsonala, gaitasun eta ohitura osasungarrien lorpena eta berdinen arteko harremanak sustatzea.

Gazteguneetara edonor joan daiteke, aurretik ez baita izena eman behar. Jarduerak asteazken eta ostegunetan egin ohi dira, 17:00etatik 20:00etara, eta ostiral eta larunbatetan 17:00etatik 21:00etara.

Gaztegune guztiak gizarte eta hezkuntza arloko profesional gazteek dinamizatzen dituzte, eta adingabeen ekimenak bildu eta babesten dituzte.