Bost kontzertu Dazz Jazz jaialdian

Kontzertu guztiak Vital Fundazioa Kulturenean izango dira, 20:00etan

Gasteizen jazz musika ez da soilik uztaileko kontua. Urriaren 19tik 23ra bitartean ospatuko den Dazz Jazz jaialdiaren barruan bost kontzertu izango dira. Kontzertuak Vital Fundazioa Kulturenean izango dira, bertan, musikariekiko hurbiltasunari esker ikusleek bestelako esperientzia bizi baitezakete.

Programa urriaren 19an hasiko da Leonor Watling, Leo Sidran eta Javi Peña Tríoren kontzertuarekin. Urriaren 20an, berriz, Iñaki Salvador & Chris Kaseren txanda izango da.

Ostiralean, urriak 21, Jesse Davis Quarteten kontzertua izango da eta larunbatean, urriak 22, Jorge Rossy, Bill McHenry & Masa Kamaguchiren txanda izango da. Azkenik, Chano Domínguez Quartet feat. Flavio Boltroren kontzertuak programa itxiko du.

Kontzertuak 20:00etan izango dira. Sarrerak www.musikaze.net webgunean eta Dazz klubean eros daitezke.