Planeta hauek bakarrik daude espazio zabalean, inolako izarren eraginik gabe

Eguzki Sistematik kanpo hainbat planeta daude. Azken hamarkadan dozenaka exoplaneta aurkitu dira, baina hauek guztiak, izar baten eraginpean aurkitzen dira. Dena den, orain, nazioarteko astronomo talde batek ezaugarri berezia duen planeta mota berri bat aurkitu du: planeta bakartiak. Planeta hauek bakarrik daude espazio zabalean eta ez daude inolako izarren eraginpean. Astronomo taldeak, Nature aldizkarian azaltzen den bezala,  Jupiterren tamaina duten hamar planeta bakarti aurkitu ditu. Planeta hauek aurkitzea oso zaila omen da, baina adituek diotenez, jada hamar aurkitu badira, seguraski askoz gehiago daude.

Adituen esanetan, planeta hauek gurea bezalako sistema baten parte ziren, baina sistema bereko beste planeta handiagoetara hurbiltzean, sistematik ‘kanporatuak’ izan dira.

SHARE

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.