Sexualitatearen mundua bitxikeriaz beteta dago

Zalantzarik gabe sexualitatea da gizakion bizitzaren ardatz nagusienetako bat. ‘Culturizando’ izeneko blogak sexualitatearen inguruan diren zenbait bitxikeria bildu ditu. Hona hemen zenbait adibide:

  • Ikerketa desberdinen arabera, jarduera sexualak loa laguntzen du. Hau, harreman sexualak mantentzean sortzen diren zenbait hormona eta osagaien eraginarengatik ematen da.
  • Biztanleriaren %10 asexuala da, hots, ez du inolako sexu gurarik.
  • Seme-alaba bat izan nahi duen bikote batek, batez beste, bost hilabete eta erdi ematen ditu babes gabeko harreman sexualak mantentzen.
  • Obulu batek 0,14 milimetro inguru neurtzen ditu. Txikia dirudien arren, gizakion ikusmenerako adina nahikoa da. Gizakion zelulalik handiena da obulua.
  • Espermatozoideek, batez beste, bost minutu behar dituzte Falopioren tronpetara iristeko. Hor daudenean, zenbait kasutan, bost egun inguru behar dituzte obulua ernaltzeko.
  • Europearron barrabilak, batez beste, txinatarren barrabilen tamaina bikoitza dute.
  • Emakumeek hiru etapa pasatu behar dituzte orgasmora iristeko: nahia edo libidoa, kitzikapena eta sexu-organoen lubrifikazioa.
  • Emakume bat orgasmora iristeko, bataez beste, 15 minutu behar izaten ditu. Gizonen kasuan, berriz, nahikoa izaten da hiru eta bost minutu bitartean.
  • Emakumeen kasuan kitzikapena minutu gutxiren kontua izan daiteke, baina baita zenbait ordutakoa ere. Normalean estimulazio erotikoa hasi eta 10-30 segundutara azaltzen da.
  • Kitzikapenarekin emakumearen bagina lubrifikatu, hedatu eta hazi egiten da.