LinkedIn eta WhatsAppek Twitter aurreratu dute erabiltzaile kopuruari dagokionez

Linkedinek, kontaktu profesionaletarako gizarte sareak, eta WhatsAppek, doako mezularitza zerbitzuak, Twitter baino erabiltzaile aktibo gehiago dituzte jada. Linkedinen kasuan, azken datuen arabera, 259 milioi erabiltzaile izango lirateke, eta Whatsappen kasuan, berriz, 350 milioi.

Datu hauen aintzat hartuta, Linkedin munduan den hirugarren gizarte sare arrakastatsuena bilakatuko litzateke, Facebook (1.150 milioi erabiltzaile) eta Google+ (300 milioi) sareen atzetik. Twitter sailkapen honen laugarren postuan aurkituko litzateke 240 milioi erabiltzaile aktiborekin. Azken hamabi hilabeteetan Linkedinek 72 milioi erabiltzaile berri erakartzea lortu du.
WhatsApp-aren kasua are harrigarriagoa da. Doako mezularitza zerbiztu honek, bataz beste, 230.000 erabiltzaile berri bereganatzen ditu egunero eta, jada, 350 milioi lortu ditu. Azken hiru hilabeteetan bakarrik, 50 milioi erabiltzaile berri lortu ditu eta 2014. urtearen hasierarako 400 milioi erabiltzaileetara iriste aurreikusten da.

Erabiltzaile kopuruan lortu duten arrakasta hau etekinetan ere modu nabarmenean azaltzen da. Linkedinen kasuan, azken hiruhilekoan bakarrik, ia 400 milioi dolarreko etekina lortu dute, iaz baino %56 gehiago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.