Zein izango da paperaren rola etorkizunean?

Pasa den urriaren 24an Paperik Gabeko Nazioarteko Eguna ospatu zen mundu osoan. Garapen teknologikoari esker papera desagertuko zela aurreikusi zuen batek baino gehiagok. Hala ere, berriki egin diren zenbait ikerketen arabera, gizakia nekez biziko litzateke paperarik gabe eta, gainera, ez du nahi. Horrela, Iron Mountainek egindako azterlan baten arabera, enpresa gehienek epe ertainean papera behar izaten jarraituko dutela uste dute eta paperik gabeko etorkizuan utopikotzat jotzen dute. Hori bai, irgururugiroari begira, egun den paper kontsumoa nahikotxo murriztu behar dela aurreratu dute adituek.

Europan, adibidez, bulegarien %10ak soilik paperik gabe egiten du lan. Askok, papera erabiltzen jarraitzen dute artxibo digitalak hain seguruak ez direlakoetan, baina beste azterlan baten arabera, estatu mailako langileen erdiak baino gehiagok enpresaren informazio konfidentziala ikusi du fotokopiagailu edota inprimagailuetan ahaztuta. Ikusi ahal izan duten informazioa, adibidez honakoa izan da: lankideen soldatak, enpresaren finantza datuak, errendimendu txostenak edota ebaluaketak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.