Poesiak ere hil dezake

Literatura beti izan da eztabaidarako gai mamitusa baina Errusian jazotakoa lerro gorri guztiak igaro ditu. Izan ere, Uraleseko eskola batean irakasle batek bere lankidea erahil du azken honek narratiba defendatzen zuelako bestelako literatur genero guztien gainetik. Antza denez, bi irakasleak, mozkortuta, narratiba eta poesiak duten garrantziaren inguruan eztabaidan ari ziren. 67 urte zituen biktimak, soilik narratiba benetazko literaturatzat har zitekeela defendatzen omen zuen. Beste irakasleak ezin izan zuen argudio hori onartu eta eztabaida modurik biolentoenean amaitu zuen, hots, beste irakaslea akabatuz. Poliziak hiltzailea atxilotu du eta orain, 15 urteko gartzela zigorrari egin beharko dio aurre.

Rianovosti albiste agentziak ezagutzera eman duenez, iaz, Rostov hirian, hiritar batek bere tertulia-kideak tirokatu zituen Emmanuel Kant filosofoaren legatuaren inguruan izandako eztabaida baten ondoren.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.