Toki publikoetan egiten duzun horietakoa al zara?

Zenbait adituen ustetan sexuak jada intimoa izateari utzi dio

Statista web-atariak egin zuen sexu-ohituren inguruko inkesta batean honako galdera azaltzen zen: “noizbait izan dituzu sexu-harremanak leku publikoren batean?” Inkesta Estatuko 16 urtetik gorako 6.000 pertsona baino gehiagorekin burutu zen eta horietatik, % 50 inguruk baietz erantzun zion aipatu galderari. Are gehiago, % 38k gustukoa izan zuela eta errepikatuko lukeela azaldu zuen eta, ezetz erantzun zutenen artean, berriz, % 11k gustura egingo lukeela adierazi zuen.

Toki publikoetan sexu-harremanak mantentzeko arrazoiak bi motatakoak izan daitezke. Alde batetik, intimitaterako aukerarik ez duten bikoteen kasua dugu. Hor, nagusiki, gazteak aurkitzen dira; etxe edo kotxe propiorik gabe, edozein aukera aprobetxatu behar izaten dute harremanak izateko. Bestalde, harremanak toki publikoetan nahita izaten dituztenen kasua dugu. Hainbat pertsonen kasuan ‘harrapatuak’ izateko aukera horrek kitzikapena hazten du.

Sexu-harremanak toki publikoetan izatea uste duguna baino ohikoagoa da. Euskal Herritik bost ordu eskasera, adibidez, horretarako den herririk ospetsuena aurkitzen da. Bere izena Cap D’Agde da eta Frantziako Mediterraneoko kostaldean aurkitzen da.

Toki publikoetan harremanak izatearekin sortu den terminologiaren barruan ‘dogging’ hitza izango da seguruenik, gehien entzun izan duzuena (Cruising bikote homosexualen kasuan).

Leave a Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.