Ikasten ari diren 15 eta 19 urte bitarteko gazteak dira gai horren inguruan ikuspegi positiboena dutenak

Gazteen Euskal Behatokiak bildu dituen datuen arabera, euskal gazteriaren % 62k uste du euren gurasoek gaztetan zuten bizitza-egoera okerragoa zela. Pertzepzio horren inguruko datuak nabarmen hazi dira azken urteetan, baina oraindik krisi aurreko datuen azpitik dago. Datuek azaltzen dutenez, zenbat eta gazteago pertzepzioa positiboagoa da, hots, gazteenak dira gehienbat euren gurasoak baino hobeto bizi direla uste dutenak. Pertzepzio horretan eragin handia du ikasten edo lan bila egoteak. Horrela, langabezian diren gazteek ez dute hain garbi euren egoera bere gurasoena baino hobea denik. Ikasten dabiltzanen artean (20 urtetik beherakoen artean gehien-gehienak) % 70,8k uste du beren gurasoak gazte zirenean baino hobeto daudela; portzentaje hori % 50,6ra murrizten da lanean dabiltzanen artean eta are gehiago, % 42,6ra, langabezian daudenen artean.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.