Gure artean emakumeok gizonek baino sexu-grina gutxiago dugunaren ideia nahikoa zabalduta dago. Hainbat kasutan, emakumeoi frigida etiketa ere jartzen digute eta, garbi dago, emakumeen inguruan, orain ere, sexuarekiko hezkuntza sexual falta dagoela.

Inkesta gehienek azaltzen dutenez, gizonek emakumeek baino sexu-grina handiagoa omen dute. Inkesta horietan bada oso garrantzitsua den aldagarri bat: desiragarritasun soziala. Izan ere, bereziki sexuaren inguruko inkestetan, erantzuleak onarpen soziala lortzeko erantzun ohi du. Horrela, gizonek aurresuposatzen zaien erantzuna eman ohi dute, hots, sexu-grina handia dutela. Gauza bera gertatuko litzateke emakumezkoen kasuan, adibidez, pornografiaren kontsumoaren edo masturbazioaren inguruan.

Aipatu desiragarritasun soziala alde batera utzita, badira sexu-grinan eragiten duten bestelako aldagarriak. Hor dugu, adibidez, faktore hormonala. Gizonek, adibidez, zuzenean sexu-grinan eragiten duen testosterona izeneko hormona dute. Hala ere, berriki argitaratu diren zenbait ikerketek frogatu dutenez, faktore hormonala bezalako aldagarri biologikoak baino, sexu-grinan aldagarri psikologikoek eragiten dute.

Zenbat aldiz ukitzen dute gizonek euren genitalak egunean zehar? Eta emakumeek?

Aipatu ikerlan horien arabera, sexu-grina ikasten den zerbait litzateke eta praktikaren arabera handitu edo txikituko litzateke. Gure artean gizonen eta emakumeen artean sexu-hezkuntza guztiz ezberdina denez gero, horrek, nolabait, sexu-grinan den aldea azalduko luke. Zenbat aldiz ukitzen dute gizonek euren genitalak egunean zehar? Eta emakumeek? Emakumeak orokorrean,  erreprimituagoak gaude sexu kontuetan eta sarritan, gizonen grina asetzeko hezituak gara. Ostera, bizitza sexual oparoa duten gizonak arrakastatsutzat jotzen dira.

Lohizune Loroño
Mi Psicólogo Getxo


LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.