Gora egin du emakumeen enpleguak Euskadin

ISEAK Fundazioak prestatzen duen Euskadiko Lan Txostenaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko langabezia tasa % 9,58koa izan da 2018. urtearen amaieran, Estatuko baxuena. Aipatu txostenaren arabera, 2018 urtearen balantzea guztiz positiboa izan da enpleguari dagokionez. Horrela, txostenean jasotako datuen arabera, Euskadin 15.000 lanpostu inguru sortu dira eta 9.000 langabetu gutxiago daude. Zoritxarrez, 25 urtetik beherako gazteen artean ez da aldaketa nabarmenik izan eta egoera berean jarraitzen du; une honetan, 25 urtetik beherako gazteen langabezia tasa % 23koa da. Ostera, 25 urtetik gorakoen artean, bereziki, emakumeen artean, hazkundea nabaria da.

Sektoreka, zerbitzuen sektorea izan da enplegu gehien sortu dituena, 21.000 hain zuzen ere. Eraikuntzan ere hazkundea nabarmena izan da eta hainbat urtez enplegua suntsitu duen sektorea izan ostean, iaz 10.000 enplegu inguru sortu ditu. Industriak, berriz, beherakada nabarmena izan du eta 15.000 lanpostu inguru galdu ditu.

Txosten osoa http://www.informelaboraleuskadi.org/ estekan ikus daiteke

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.