© Matyas Rehak / Shutterstock

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak, Nafarroako Gazteriaren Behatokiaren bidez, Nafarroako Gazteriaren Diagnostikoa 2018 txostena aurkeztu du. Bertan, besteak beste, demografia, osasuna eta ongizatea, familia, enplegua, emantzipazioa eta etxebizitza, segurtasuna eta iritzia, eta balioak eta jarrerak bezalako esparruak aztertzen dira. Azken diagnostikoa 2015ean egin zen.

Txostenean 50 adierazle inguru jorratzen dira, baina, agian, kezka handiena sortzen duena demografiari dagokiona da. Izan ere, Nafarroako Foru Erkidegoan gero eta gazte gutxiago daude. Azken urteetan biztanleria gaztearen ehunekoak (14-30 urte) behera egin du: 2005. urtetik 2017. urtera bitartean % 22,15etik %17,03ra pasatu da. Etorkizunera begira, arazoak okerrera egingo duela dirudi. Izan ere, amatasun berantiarrak eta ugalkortasun-tasa baxuek ez diote egoerari buelta ematen laguntzen. gainera, atzerrian bizi diren nafar gazteen kopurua gero eta handiagoa da: 2009ko % 2,4tik 2017ko % 5,9ra pasatu da.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.