©Shutterstock

Bilboko Udalak bertako gazteek hiriaren inguruan duten ezagutza ezagutu nahi du. Horretarako, Deustuko Unibertsitatearekin eta BBK Fundazioarekin batera, azterlan bat burutuko du. Aipatu azterlana GazteGo egitasmoaren barruan kokatzen da eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren (EGK) parte-hartzea ere izango du. 

Hiriko gazteen iritziak jasotzeko telefono bidezko 900 inkesta burutuko dira 18 eta 35 urte bitarteko gazteen artean. Inkestaren bidez, besteak beste, gai hauen inguruko iritziak jaso nahi dira: Bilbok dituen arazoak eta bertuteak, bizi-eredu ideala eta etxebizitza, lana, zerbitzuak, zaletasunak, balioak…

Esan bezala, azterlan hori GazteGo proiektuaren barruan kokatzen da. Egitasmo horrek gazteen ustez Bilbo zerk egiten duen erakargarri identifikatu eta gazteek bere bizi-proiektua garatzeko behar dituzten aukerak eskaini nahi ditu. Horrela, Udalak azterlan horretan lortutako emaitzak Bilbao Gazte Hiria 2020/23 estrategia diseinatzeko erabiliko ditu. Estrategia horren xede nagusia Bilboko gizartea gaztetzea da eta hori lortu ahal izateko, egun gazteek dituzten kezka eta arazoei erantzun nahi zaie, hala nola, emantzipazioa/etxebizitza, kalitatezko enpleguaren sustapena, ekintzailetza, aisialdia, kirola, kultura edota bizikidetza.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.