Parobook: langabetuentzako gizarte sare berria

Lana aurkitzen ez baduzu, sortu zure lan propioa. Horixe pentsatuko omen zuten espainiar lau langabetu hauek langabetuentzat espreski sortutako gizarte sare hau martxan jarri baino lehen. Carlos Ayusok, Iñigo Gonzálezek, José Gonzálezek eta Antuan Sarmientok pentsatutako izena ez da guztiz originala (Parobook) baina gutxienez, -zoritxarrez esan beharko- Espainian bertan 4 milioi bezero potentzial dituzte. Izenak berak dioenez, gizarte sare berri honek Facebook hartu du oinarritzat, baina gutxienez, pribatutasuna askoz hobea omen da.

Ekimen honen helburua garbia da: Espainian diren langabetu guztiak gizarte sare batean biltzea. Ekimenaren arrakasta ikusteke dago. Parobook salaketa tresna izateko sortu da eta horrela, bertan izena ematen duen orok bere kasua salatzeko aukera izango du. Era berean, lana bilatzeko tresna ere bilakatu da, eta jada, hainbat enpresek izena eman dute erabiltzaileen artean langileak bilatzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.