Nafarroako LHko sei ikaslek bere kabuz Erasmus formakuntza-egonaldiak lortu dituzte Europako enpresetan
© navarra.es

Nafarroako Lanbide Heziketako sei ikaslek beren 13 asteko Erasmus formakuntza-egonaldiak burutuko dituzte Europako zenbait herrialdetan. Horrelako egonaldiak normalak dira LHko ikasleen artean, baina sei ikasle horien kasua berezia da. Izan ere, ikasle horiek bere kabuz bilatu eta lortu dituzte formakuntza-egonaldi horiek. Bidaien antolaketa, ostatuaren kudeaketa eta enpresen bilaketa; hori guztia bere kabuz egin dute. Beren Erasmus formakuntza-egonaldiak kudeatu dituzten ikasleak honako hauek dira: Garazi Cía Lozano (Herbehereak); Oumayma Benlali (Irlanda); Uxue Borobia Juan eta Iker Rico Pachón (Portugal); eta, Yaxandra Fernández Montero eta Asier Villegas (Alemania).

Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiak azaldu duenez, Erasmus egonaldien sistema berri hori Sailak urtero Europako hainbat herrialdetara zuzenean antolatzen dituen bidaiekin bateratzen da.

Hurrengo hilabeteetan, Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiak antolatutako Erasmus prestakuntza-irteerak egingo dira. Zehazki, 55 ikasle Europako hainbat herrialdetara joango dira apirilean, bi hilabeteko prestakuntza-egonaldietarako.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.