Linkedinen 500 milioi erabiltzaileren datuak filtratu dira

Linkedinen 500 milioi erabiltzaileri buruzko informazio pertsonala salgai jarri da hacker foro batean. Bertan, 2 milioi erabiltzaileren datuak ikus daitezke, baina saltzaileak azaldu duenez, hori 500 milioi erabiltzaileren datuak biltzen dituen artxibo handiago baten lagina besterik ez da.

Salgai jarri den informazioak, besteak beste, erabiltzaileen izen-abizenak, sare sozialeko identifikazioa, posta elektronikoak, telefono-zenbakiak, lanarekin lotutako datuak eta beste sare sozial batzuetako profiletarako estekak biltzen ditu. Baieztatu da ez dela informazio sentikorrik agertzen, adibidez, erabiltzaileen banku-datuak.

Zalantzak

Adituek azaldu dutenez, informazioa Linkedineko plataformatik atera da, baina ez dago garbi informazio eguneratua den ala jada izan zen segurtasun-arrakala bati lortutako informazioa den. Filtrazio horren ondorioz, artxiboetan agertzen diren erabiltzaileak mezu elektroniko edo telefono bidezko kanpaina maltzurren biktima izan daitezke, baita phishing kanpainen biktima ere.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.