MusikAuzo ekimenak 27 kontzertu eskainiko ditu datorren irailera arte Bilbon

Eguraldi onarekin batera musika iritsiko da Bilboko kale eta auzoetara. Maiatzaren 5ean, Bilboko Udalak abian jarri duen MusikAuzoren edizio berri bat hasiko da. Ekimen horren xedea da hiriko auzoetara hainbat musika erritmo eramatea, hala nola funkya, swinga, pop-rocka, jazza edo munduko musikak.

Irailera arte, 27 emanaldi izango dira Bizkaiko 22 talderen eskutik.

Micek MusikAuzoren programazioari hasiera emango dio maiatzaren 5ean, Castañoseko Funikularraren plazan emango duen kontzertuarekin.

Programa Arantza eta Pantxo, Bilboko Txistulari Banda, Cigarrette Breack, Confluence, Eider eta David, Iker Lauroba eta Beste Urtaroak, Jonu Kantautorea, Malú Garay Quartet, María Rivero & Tribu Banda, Masiompa, Mihailovic & Abi F., My Bastard Friend, Sutan Taldea, TBK – Txistuman Balkoitik Kalera, The Binilo’s, Xukelak, Zazkel, Zorrotzako Rock Astea: Trapala, Atxazo, Lur Jota eta Free like a Wind-ren emanaldiekin osatuko da.

Emanaldi guztietarako sarrera doakoa izango da, baina aldez aurretik egin daiteke erreserba www.bilbaokultura.eus helbidean. Erreserbak pertsonako gehienez 2 eserlekutarako egin behar dira, ikuskizuna hasi baino 48 ordu lehenagotik hasi eta ikuskizuna hasi baino 2 ordu lehenagora arte, eta ikuskizuna hasi baino 15 minutu lehenagora arte izango dute balioa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.