Euskadiko gazteen erdiak baino gehiagok funtzionario izatea pentsatu du

Pasa den urtean Gazteen Euskal Behatokiak EAEko 1.500 gazteri egindako inkesta baten arabera, Euskadiko 20 eta 29 urte bitarteko gazteen erdiak baino gehiagok funtzionario izatea pentsatu du.

Funtzionario izateko oposizioetara aurkezteko aukera buruan izan duten ala ez galdetzean, gazteen erdiak baino gehiagok, neurri handiagoan edo txikiagoan aukera horretan pentsatu izan duela aitortu du. Gazteen % 2,1ek jada oposizioetara aurkeztu eta gainditu ditu. Beste % 2,0 batek, ostera, aurkeztu bai, baina ez ditu gainditu eta ez da berriz aurkeztu. Une honetan oposizioak prestatzen ari diren gazteen kopurua % 5 ingurukoa da. Hortaz, oposiziotara aurkeztu edo horiek prestatzen dituzten gazteen kopurua % 9 ingurukoa da

Bestalde, gazteriaren % 36,1ek oposizioetara aurkeztea pentsatzen zegoela adierazi zuen eta beste % 9,1ek, berriz, erantzun zuen pentsatu izan zuela baina ez egitea erabaki zuela. Guztira, gazteen % 45,2k pentsatu izan du gai horri buruz, oposiziorik prestatu eta egin ez badu ere.

20 eta 24 urte bitartean funtzionario izateko oposizioak egitea pentsatzen ari direnek osatzen dute talderik handiena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.